Zurrumurruak zehaztea

Proiektua aurrera eramaten ari diren hiriak immigrazioari eta kultura-aniztasunari buruzko zurrumurru nagusiak zehazten ari dira orain.

Sabadell, Getxo, Fuenlabrada eta Tenerifen bertako jendeak immigrazioari eta kultura-aniztasunari buruz ahoan darabiltzan zurrumurru nagusiak zehazten ari dira. Metodologia berbera ari dira erabiltzen: elkarrizketa sakonak egiten dituzte eta, aldi berean, galdeketa bat daukate on line, gizarte-agenteentzat eta hainbat sailetako udal-teknikarientzat. Prozesu horri esker, leku horietan eta Bartzelonan bere garaian zehaztutako zurrumurruak alderatu ahal izango ditugu; baita beste proiektu batzuetakoekin ere, Eusko Jaurlaritzak sustatutako “Aurre egin zurrumurruari” ekimenarekin, adibidez. Gero, zurrumurruak zehaztu ahala, gezurrezkoak diren edo errealitatea okertu ondoren orokortu diren zurrumurruak ezeztatzeko datu eta argudio zehatzak bilduko dituzte. Zurrumurruak zehazteko fasearen emaitzak web orrian argitaratuko ditugu eta txostena baliabideen atalean jarriko dugu guztien eskura.