Zurrumurruen kontrako abesti bat

Dani de Torresek, gau batean loezinak jota, abesti bat konposatu zuen: “Se me suben los colores de escuchar tantos rumores” (Gorritu egiten naiz lotsaz, hainbeste zurrumurru entzunda).

Hasieran denbora pasa besterik ez zuen egin nahi, musikarik jakin gabe musika egiteko aukera ematen zuen aplikazio aurkitu berri batekin, baina gero konturatu zen proiektuaren mezua beste era batera zabaldu eta komunikatzeko balio zezakeela. Dudarik gabe, musika komunikabiderik onenetako bat da; gainera, jende mota askori komunikatzeko balio du, gazteei, adibidez. Abestiaren helburua da proiektuko agenteek musika erabil dezaten lortzea, mezua gehiago zabaltzeko eta jende gehiago inplikatzeko. Musika maiz erabili da aurreiritzi eta estereotipoen gaia lantzeko, tresna oso egokia baita. Bartzelonako zurrumurruen kontrako estrategian, adibidez, arrakasta gehien duen jarduera gazteentzako hip-hop tailerra da. “Benetako” musika-taldeek proiektuko gaiari buruzko abestiak konposatzea aprobetxatu beharreko aukera da. Izan ere, abestiaren bertsioak egin ditzakete musika-estilo desberdinekin, eta tailerrak eta lehiaketak antolatu daitezke. Sormena oso garrantzitsua da era horretako proiektuetan eta, abestiaren egilea “lotsaz gorritzen” den arren bere jolasa jendeari ezagutzera emanda, espero du proiektuaren berri emateko baliagarria izatea eta, batez ere, zurrumurruen kontrako proiektuko helburuak lortzeko musikaren erabilera sustatzea.