Zurrumurruen kontrako hirien 1. topaketa

Joan den apirilaren 24an zurrumurruen kontrako proiektuan parte hartzen duten hiri eta lurraldeek bilera egin zuten Fuenlabradan.

Bileran parte hartu zuten Sabadell, Getxo, Fuenlabrada eta Tenerifeko proiektuko koordinatzaileek, proiektuko zuzendari Dani de Torresek, Gemma Pinyol koordinatzaileak eta UPFko GRITIM taldeko ebaluatzaile Núria Francok. Hala, ordura arte egindako lana aztertu zuten eta hurrengo jarduerak eta egutegia zehaztu zituzten. Bertaratuek zurrumurru nagusiak zehazteko erabiltzen duten metodologia eztabaidatu zuten; metodologia hori da Udaleko eta gizarte zibileko agente nagusiei elkarrizketa kualitatiboak egitea eta, halaber, on line galdeketa bat jartzea. Prozesu horretako emaitzak, gero, Bartzelonako estrategiari esker lortutakoekin alderatuko dituzte. Bilera oso positiboa izan zen eta denek esan zuten proiektuak interes handia piztu duela. Hiri batzuk Zurrumurruen Kontrako Sarea sortzen hasi dira hainbat arlotako gizarte-erakundeekin eta denek ondo hartu dute proposamena.

Bilera Kultura Arteko Hirien Sarearen (KAHS) Fuenlabradako topaketa aurretik egin zuten, bezperan. Izan ere, Sare horren esparruan gauzatu da zurrumurruen kontrako proiektua, ACSAR Fundazioa aitzindari dela. Proiektua, gainera, Open Society Foundations erakundeak laguntzen du diruz eta La Caixaren Gizarte Ekintzak babesten du.